
Errenteria-Oreretan, ohikoa den moduan, jende mordoa gerturatu da errepide bazterrera lasterkariei animoak ematera. HITZA Kaputxinoetako koskan kokatu da, lasterketaren 13. kilometroan.

Behobia-Donostiako 30.000 lasterkariek sendo ekin diote probari. Pirataren ondotik igarotzean gogoz altxa dituzte besoak.

Errenteria-Oreretan bizi izan zen eta egun Irunen bizi den lasterkariak nagusitasunez irabazi du aurtengo Behobia-Donostia, probaren errekorra ere hautsita (59:55).