Gaur jokatu dute irrati publikoaren maketa lehiaketako finala. Oiartzungo taldeak oholtzan defendatu du bere maketa, eta onenak izan direla ebatzi dute.
Poesia Kaia egitasmoaren hirugarren ekitaldia egingo da hilaren 21etik 25era. Lau ekitaldiz osatutako programa eraiki dute. Aurelio Agirre Galarraga idazle eta poeta galiziarrari omenaldia egingo zaio, bere ama, Josefa Galarraga Etxebeste, lezoarra baitzen.
291 etorri dira Oiartzunera, eta harrera beroa egingo diete Abaraxkan izango den ekitaldi batean. Ondoren, Munduko Arrozak.
Abenduaren 3a, Euskararen Egunaren harira, egitarau zabal eta bateratua osatu dute Errenteriako Udalak eta hainbat eragilek aurreko urteetako bideari jarraituz.
Antolamendu berezi batekin landuko du Kukai Dantzak, eta Errenteria-Oreretan egonik, herriko hainbat artista eta eragilerekin batera ondu du ikuskizuna.
Bokaleren I. Topaketa egin zuten atzo Antxoko Kultur Etxean. Pasaiako euskararen ekosistema saretzen ari direnena izan zen ilunabarra.
Errenteria-Orereta atrakzio parke bihurtuko da 2024ko inauterietan, aukera horrek jaso baititu boto gehien.
Berdintasun Mahaia sor dadila eskatu du, besteak beste, udal talde sozialistak. Udal aurrekontuetan Berdintasun Sailak partida handiagoa izan dezala nahi dute.
Jatorria edo sustraiak beste herrialde batean dituzten euskaldunek gainontzekoekin euskaraz komunikatu nahi dute, aurreiritziak gaindituta.
Arditurriko parketxearen inguruan arituko dira mineralen bila. Bi ordu irungo ditu planak, eta meatze-lanek utzitako aztarnak ikusiko dituzte.
Ondarearen Jardunaldien barruan, Allende Arnaizekin kaperako inskripzio bat estanpatuko dute, eta ondoren Elena Zalakainek bisita gidatua emango du.
Hilaren 25ean Muxikoak egingo dira Pasai Donibaneko Santiago plazan, 12:00etatik aurrera. Euria egiten badu, dantzaldia frontoira lekualdatuko da.
Altabira proiektuaren barruan, urmaela eta tximeleten oasia eraikiko dituzte hilaren 26an, herrikideekin.