Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen Eguna: Oiartzungo Udalaren erakunde adierazpena

EH Bilduren eta EAJren udal taldeek bi konpromiso zehatz bere egin dituzte hizkuntza defendatzeko, eta lege babesa lortzeko.

Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2023/12/02

Biharko Euskararen Egunaren harira, adierazpen instituzionala onartu eta bi konpromiso hartu dituzte EH Bilduren eta EAJren udal taldeek. Batetik, euskararen biziberritzean eta herritarren hizkuntza eskubideen defentsan eredu eta bide urratzaile izateko konpromisoa. Bestetik, euskarak ezinbestekoa duen lege babesa lortzeko lanean gainerako erakundeen eta eragileen bidelagun izatekoa. “Dagokigun arduratik, gaur egungo atakari aurre egiteko benetako lege orubea eta aurre egiteko egiturazko neurri sendoak lortzeko” elkarlanean jarraituko dutela adierazi dute.

Jarraian, hitzez hitz, adierazpenaren testu osoa:

Euskaldunak gara, euskaraz gara, eta hori da gure herrien nortasunaren ezaugarri esanguratsuenetakoa: udalerri euskaldunak gara. Mendeetan zehar gure hizkuntza zamatu duten debeku, eraso, jazarpen eta erabakien gainetik, aurten bertan ezagutu ditugun datuek argi diote: oraindik ere gure herritarren gehiengoa euskalduna da, beste inon baino sendoago dago gurean euskara, eta udalerri euskaldunak gero eta gehiago dira. Gurean ere asko aldatzen ari da errealitatea, ordea, eta egiteko konplexuak dauzkagu aurretik; hala ere askoren artean urte askoan egindako lanaren uzta ageriko da: ezagutzak gora egin du, gero eta euskaldun gehiago gara, eta horrek ekarri du udalerri euskaldunen lurgunea handitzea, besteak beste.

Euskararen Nazioarteko Eguna, urtero, zer garen gogoratzeko eguna izan ohi da. Herri honek munduari ematen dion kolorea euskara de la esateko eguna. Harrokeriarik gabeko harrotasun eguna. Ospakizuna. Aurten, ordea, lanbrotuta ditugu bazterrak. Hilabetez hilabete ainubera kondenatu nahi izan gaituzte. Behin eta berriro. Euskararen aurkako erasoek ez dute etenik izan, eta epaitegietatik heldu den oldarraldiak marra gorriak gainditu ditu, euskararen beraren ofizialtasuna ere zalantzan jartzeraino.

Euskal jendarteak eta euskal erakundeek urte askoan kontsentsu zabalarekin egindako bidea mugatu nahi izan dute. Udalerri euskaldunek bertako hizkuntza biziberritzeko eta euskara dagokion lekura itzularazteko egiten ditugun urratsak debekatu nahi dizkigute. Gazteleraren makulupean ibiltzera eta bigarren mailakoak izatera behartu nahi gaituzte. Baina euskara da gure herriko hizkuntza propioa, eta hori sustatzen jarraitzeko beharra daukagu udalerri euskaldunek.

Izan ere, erakundeei eredu izatea dagokigu. Herritarren eredu. Ahalegin eta konpromiso handiari esker, larrekoa nahi zuten hizkuntza noranahikoa izatea lortu du herri honek, eta ezin dugu zabaldutako bidean atzera egin. Berdatzen hasitako basoa berriro lehortzea onartu. Horregatik, udalerri euskalduna garen heinean, adierazpen honekin bi konpromiso ezagutarazi nahi ditugu. Batetik, euskararen biziberritzean eta herritarren hizkuntza eskubideen defentsan eredu eta bide urratzaile izateko konpromisoa. Bestetik, euskarak ezinbestekoa duen lege babesa lortzeko lanean gainerako erakundeen eta eragileen bidelagun izateko konpromisoa.

Gaur egungo atakari aurre egiteko benetako lege orubea behar baitu euskarak, erdaren erauntsiari aurre egiteko egiturazko neurri sendoak behar dituen bezala. Dagokigun arduratik, horiek lortzeko lanerako eta elkarlanerako ordua dugu orain erakundeok, inoiz baino gehiago. Euskararen lurgunea handitu dela esateaz gain, euskararen lurgunea sendotu ere egin dela ikus dezagun hurrengo urtean. Izan gaitezen eredu. Lehenetsi etorkizuna. Erakutsi eguzkia ainubean denari. Eman diezaiegun euskara eta bidea herritarrei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.