Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] 'Puzker itzela', umeek umeentzako sortutako liburua

Estibaliz Valencia irakasleak eta Olatz Diaz ilustratzaileak haurrei begirako ipuin bat argitaratu dute Denonartean argitaletxearekin. Aniztasunaren gaia islatu nahi izan dute, haurren begiradatik.

Olatz Diaz eta Estibaliz Valencia ‘Puzker Itzela’ liburuarekin aurkezpenaren egunean.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Pasaia
2023/12/04

Estibaliz Valencia antxotarra eta Olatz Diaz errenteriarra irakaslea eta ilustratzailea eta arte zuzendaria dira, hurrenez hurren. Lagunak dira, kuadrillakoak, eta bakoitzak bere esparru profesionalean duen esperientzia baliatuz, haurrei begirako liburu bat argitaratu berri dute, Denonartean argitaletxearekin. Valencia testuez arduratu da, eta Diazek ilustrazioak egin ditu. Emaitza honakoa izan da: Puzker itzela.

Bi emakumeek elkarlanean egin duten lehen lana, baita Valenciaren lehen liburua ere, eta esperientzia «oso polita» izan dela aitortu dute. Diazek, aldiz, aurrez eginak zituen liburuen ilustrazioak, baina lehen aldia izan da umeei begirako marrazkiak egin dituena. Biak «oso pozik» azaldu dira emaitzarekin, eta jendeari «asko» gustatu zaiola esan dute.

Ikusi besterik ez dago liburua aurkeztu zuten egunean Errenteria-Oreretako Xenpelar Kultur Denda goraino bete zela. Puzker itzela hilaren 17an aurkeztu zuten han, eta jende andana gerturatu zen. «Oso eskertuta gaude, bihotza beteta daukagu», esan du Valenciak.

Egileak ez dira ausartu esatera zein adin tarteko haurrentzat den egokia liburua, baina Valenciak azaldu du bi urteko haurrekin egin duela irakurketa proba. Dena den, zortzi urteko haurrentzat ere egokia izan daitekeela iritzi du, mezua ulertzen dutelako: «Bi urteko gelan kontatu dut. Adin horrekin ez dute testua ulertuko, baina marrazkiak erakartzen hasten zaizkie. Lau eta bost urterekin mezua ulertzen hasten dira, eta seitik zortzira, irakurri eta mezua ulertzen dute. Horregatik du adin tarte zabala».

Aniztasuna ardatz

Valenciak sei urtez egin zuen lan Errenteria-Oreretako Telleri ikastetxean. Pandemia garaian eta Liburuaren Egunaren harira, bost urteko umeekin ipuin bat sortu zuen gelan, eta ikasleek istorio bat osatzeaz arduratu ziren. Valenciari emaitza «asko» gustatu zitzaion, eta kopia bat eraman zuen etxera.

2021eko udan, liburuarekin gogoratu zela zehaztu du. Kaxoitik atera eta buelta batzuk ematen hasi zen. Azkenean, gustatu zitzaion testua idatzi zuen, eta liburuari forma ematen hasi zen. Valenciak adierazi du «umeek umeentzako» sortutako liburua dela. «Gustatzen zait haiek nola ikusten mundua, aurreiritzirik gabe, epaitu gabe», esan du. Ideia garatua zuela, Diazi zuzendu zitzaion laguntza eske, eta «erronka» luzatu zion. Hark onartu egin zuen, eta «oso gustura» aritu dela baietsi du.

Istorioko protagonistak tximeleta bat eta mofeta bat dira. Pertsonaia horiekin aniztasunaren gaia islatu nahi izan dute, hori baita liburuaren ardatza. Aniztasuna denbora askoan gizartean «tabua» izan den gaia dela adierazi du Valenciak, eta hari keinu egin nahi izan diote: «Uste dut txikitatik landu eta normalizatu behar den gai bat dela».

Denonartean argitaletxeak «apustu» egin aurretik, bi lehiaketatan aurkeztu zuten proiektua, baina ez zuten saritu. Hori dela eta, Valencia Mariasun Landa idazlearekin jarri zen harremanetan, eta hark esan zion «lan polita» zutela esku artean. Puzker itzela liburuak argia ikusi du, eta Elkarri afiliatuta dauden dendetan eros daiteke. Durangoko Azokan ere izango direla aurreratu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.