Gaztetxean ere ospatuko dute San Tomas
Bazkaria eta Dj Txorimaloren emanaldia antolatu dituzte hilaren 21erako.
Zabala Enea II gaztetxeak etxera eramango du San Tomas eguna. Horren barruan, bazkaria eta kontzertua antolatu dituzte hilaren 21ean bertan.Bazkariaren kasuan, bertaratzen direnek, bere janaria eraman beharko dute; hori bai, gaztetxeak edaria jarriko duela jakinarazi du. 14:00etan egin dute hitzordua bazkarirako gazte asanbladako kideek.
Eguna biribiltzeko, berriz, musika emanaldia antolatu dute. Zehazki, DJ Txorimalok girotuko du gaua. Emanaldia, 22:00etan hasiko da.
