Ikasleen proposamenei erantzun die Aizpea Otaegik
Ikasleek, gainera, ikasturte honetarako prestatutako esku hartze plana aurkeztu dute.
Astearteko foroaren irudi bat. argazkia: Herri Bizia Aizpea Otaegi alkateak ikasleek 2030 Eskola Agenda programaren barruan egindako proposamenei erantzun die. herenegun izna zen hori, udal pleno aretoan egindako udal foroaren barruan. Ikasleek gainera, aurtengo ikasturterako prestatu duten esku hartze plana aurkeztu zioten alkateari.
Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea izan dute langai Errrenteria-Oreretako ikastetxeek aurten. Ikastetxeetako eta herriko diagnostikoa egiteaz gain, ikasleek hainbat lehentasunezko ekintza aukeratu dituzte: eskolara oinez joatea, herriko puntu ilunetan argiztapena sartzea, eta komunitate energetikoen mezua herritarren artean zabaltzea.
Aurten esku hartze plana jarri dute martxan, eta teoriatik praktikara egin dute jauzi. Lehenik, ikastetxean proposamenak landu egin dituzte, eta ondoren, joan den azaroaren 28an izandako Eskola arteko foroan ideiak bateratu zituzten. Horiekin udaletxera joan ziren pasa den asteartean ikastetxeetako ikasle ordezkariak alkatearekin bildu ziren Energia bizitzaren motorra gaia lantzeko.
Horiek guztiak martxan, Errenteria-Oreretako ikastetxeetako ikasleek parte hartzea ekintza zehatzetara eramango dute.
