Korrika denda zabalduko dute astelehenean
Herriko Plazan kokatuta 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik denda; askotariko materiala izango da bertan.
23. Korrika Irunen hasiko dela eta atxikimendua adierazteko herritarrek egindako argazkia. Korrika Denda izango du Errenteria-Oreretak lehenengoz. Izan ere, aurreko ekitaldietan izan da Korrikako arropa egun jakin batzuetan Oarsoaldean erosteko aukera, baina aurten kokapen finko bat izango dute herritarrek euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren askotariko materiala erosteko.
Herriko plazan kokatuta, astelehenean —hilak 11— zabalduko ditu ateak; 18:30ean izango da hori. Hortik aurrera, zabalik izango da denda 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Korrika bukatu arte.
23. Korrikaren elastikoak, mahuka motzekoak eta mahuka luzekoak, izerditakoak, bixerak, banderolak, buffak, petoak eta giltzatakoak izango dira salgai, heldu zein haurrentzat.
Korrika Laguntzaile izateko aukera ere izango da Korrika Dendan. Hemen klik eginda ere aukera dago Korrika Laguntzaile egiteko.
Harro Herri leloarekin martxoaren 14an abiatuko da Irundik 23. Korrika, eta martxoaren 24an bukatu Baionan.
