Jaizkibelgo berezko basoa berreskuratzen jarraitu nahi du Ameztik
Bide horri eusteko, batzarrera deitu ditu lezoarrak. Hilaren 11n (astelehena) izango da, 18:30ean, Txerrimuñon.
Epertxoko ingurukoa da irudia, Ameztik han auzolana egin zuenekoa. Argazkia: Xabi Olaziregi. Jaizkibelgo berezko basoa berreskuratzeko bidearekin jarraitu nahi du Lezoko Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak. Lezoarren laguntzarekin egin nahi dute aurrera. Hala, mendiko basoa lehenera itzultzeko urratsak eta ideiak zehazteko batzarrera deitu ditu herritarrak, “pixkanaka-pixkanaka, etorkizuneko basoa ereiten ari gara”.
Hilaren 11rako (astelehena) antolatu dute bilkura. 18:30ean hasiko da, Txerrimuñon.
