OrriBakaR lehiaketaren irabazleak ezagutarazi dituzte
Denera 121 lan jaso dituzte literatur lehiaketaren hamargarren ekitaldian. Hilaren 15ean egingo dute sari emate ekitaldia.
Andreone Udal Liburutegiak OrriBakaR Literatur Lehiaketaren hamargarren ekitaldiko irabazleak jakinarazi ditu. Osotara 121 dira aurkeztutako lanak, eta horiek neurtu ondoren, epaimahaiak zeintzuk saritu erabaki du.
Sari emate ekitaldia hilaren 15ean izango da, 19:00etan, Andreonen bertan.
Jarraian, irabazleen zerrenda. Horietako bakoitzak 100na euroko bonua jasoko du, liburuak erosteko.
A Maila (6-7 urtekoak)
- Manex Iturbe Lopetegi, Lehoia eta kamaleoia lanagatik.
- Lizar Salaberria Tubilla, Nire olerkiak lanagatik
B Maila (8-9 urtekoak)
- Zelai Arregi Vazquez, Liburu misteriotsua lanagatik.
- Nahila Peral Aparicio, Haizea hodeia lanagatik.
D Maila (10-11 urtekoak)
- Jare Lizarraga Lekuona, Sentimenduekin jolasten lanagatik.
- Satza Galan Gonzalez, Ferrazeko etxea lanagatik.
- June Rolin Vazquez, Akelarretan lanagatik.
- Haitz Otaegi Amiano, Biderkatzen koefizientea lanagatik.
E Maila (12-13 urtekoak)
- Epaimahaiak erabaki du saririk ez ematea, aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik.
F Maila (14-15 urtekoak)
- Ekain Martinez Nuñez, Bakardadea lanagatik.
- Hegoa Illarreta Beñaran, Izarren bidez lanagatik.
