San Tomas eguna ospatuko du Urdaburuk
Hilaren 21ean txistorra pintxoak jateko eta gabon kantak abesteko aukera izango da elkartean.
Otarraren zozketa egingo du Urdaburu elkarteak San Tomas egunean. Urdaburu Mendizale Elkarteak San Tomas eguna ospatuko du bere egoitzan. Hilaren 21ean egingo dute ospakizuna, 19:30ean hasita.
Txistorra pintxoak dastatu, gabon abestiak kantatu, eta Gabonetako saskiaren zozketa ere egingo dute egun horretan.
Urdaburu mendizale elkarteak parte hartzera deitu ditu bazkideak, “ahal dela, baserritarrez jantzita”.
