Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Bixi-Bixi elkartea, Saharan sahararrak laguntzeko

Elkarte sanjuandarreko hamar kidek Sahararako bidea hartu zuten iragan larunbatean hamar eguneko bisitaldia egiteko. Helburu argi batekin joan dira bertara: «Herri batekin lan egitea».

Bixi-Bixiko kideak, Saharako ikastetxe batean, bertako ikasleekin.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/12/08

Donibaneko Bixi-Bixi Kultur Elkarteko hamar kidek Sahararako bidea hartu zuten iragan larunbat goizaldean hamar eguneko bisitaldia egiteko. Bihar itzuliko dira, eta etzi iritsiko dira etxera. Elkarte sanjuandarrak urteak daramatza Saharako herriarekin elkarlanean, eta oraingoan pauso bat gehiago eman dute, hango egoera bertatik bertara ezagutzen ari baitira. Sanjuandarrek argi dute elkartasunak ezin duela «hutsala» izan, eta «in situ» ari dira ikusten sahararrak nola bizi diren.

Saharan lanean ari den kideetako bat da Itziar Goienetxea. Nabarmendu du Saharako bisitaldia ez dela soilik Oporrak Bakean programako familiak bisitatzea, baizik eta «herri batekin lan egitea, horri begira egingo dugu lan guztia. Guk ez dugu nahi jendeak gu goraipatzea, herri hau lagundu nahi dugu».

Motxilak material eta arropaz betetzeaz gain, gauzatu nahi dituzten egitasmoez ere bete zituzten. Hala, desgaitasuna duten pertsonen ikastetxe batean argia jarri eta materialez hornitu dute, eta pertsona horiek josten ikasi dezaten, josteko makinak eraman dituzte. Haurtzaindegi bateko gela guztietan argia jarri dute, eta urarekin «arazo handiak» dituztenez, ur biltegi bat ezarri dute. Oftalmologia arreta ere eskaintzen ari dira Bixi-Bixikoak.

Goienetxeak nabarmendu du jendea Saharara «ezagupen murritzarekin» doala, lehen pertsonan ikusi behar baita benetan nola bizi diren. Hori dela eta, Auserdeko gobernadorearekin, Auns Emakume taldearekin edota hainbat ministrorekin elkartu dira. «Atal bakoitzean zein helburu dituzten eta lanketa hori nola egiten ari diren jakin behar dugu». Saharako herriak dituen beharrak «handiak» direla adierazi du Goienetxeak, eta argi utzi du sahararrek «laguntza beharrezkoa» dutela.

Bisitaldian, Oporrak Bakean programako familiak bisitatu dituzte. Eskerrak emateaz gain, gauza bat eskatu dietela jakinarazi du Goienetxeak: «Familia gehiago lortzea haurrak Saharatik ateratzeko». Saharatik «etxeko lanekin» itzuliko direla baietsi du Bixi-Bixiko kideak, eta urtebeteko lanketa bat abiatuko dute egindako azterketatik. Ondoren, hurrengo urtera begirako lan ildoak eta plangintzak definituko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.