Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Iratzerri, energia komunitatea sortzeko bidean sendo

Lezoko taldea konbentzituta dago herrian energia komunitatea eratzeko aukerak daudela. Hori zehatz jakiteko, ordea, galdetegia zabaldu du lezoarrek erantzun dezaten.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/12/08

Lezoko energia komunitatea eratzeko urratsak egiten jarraitu nahi du herriko Iratzerri taldeak. Energia komunitateen helburu nagusia da komunitatearenzat berarentzat energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak lortzea, besteak beste energia kontsumoa murrituz, eta energia subiranotasunari eutsita tokiko ekonomia sustatuz energia enpresa handien ereduarekin aurrez aurre. Zeregin horretarako bideratu zuen Iratzerrik bere izaera, honako arloekin batera: herrian trantsizio energetikoaren gaia zabaltzea, energiaren gaineko aholkularitza ematea, eta energia berriztagarrien gaineko informazioa gizarteratzea.

Bidea, baina, ezin dute taldekideek bakarrik egin. Horren jakitun, lezoarrei gogoetarako aukera eman diete inkesta bidez; bertako galderak erantzunez jakin nahi dute ea herritarrek zer nola irudikatzen dituzten energia komunitateak, eta aldi berean, horietako batek Lezon etorkizunik ba ote duen ikertu nahi dute. Galdetegia taldearen sare sozialetan nahiz oarsoaldea.hitza.eus webgunean lor daiteke.

Jokin Susperregi taldekideak adierazi du inguruko hainbat eragilerekin harremana dutela, beraz, argi dutela zer diren energia komunitateak. Hala, Oarsoaldeko Energia Bulegoarekin badute erlazioa, eta gertutik ezagutzen dituzte Errenteria-Oreretako (Ekiherri) edo Oiartzungo (Argitturri) energia komunitateen esperientziak. Gainera, Lezoko Udalarekin ere harremana badute, eta aste honetan bertan izan dute bilkura haiekin. «Konbentzituta gaude energia komunitatera joan behar dugula. Nahi dugu jakin ea Lezon gaia guk bezain garbi duen jenderik badagoen», esan du Susperregik, «gaia berotu nahi dugu, jakin-mina sortu».

Jendartera zabaldu

Inkestaren bidez iritziak bildu nahi dituzte. Baita herritarrak taldera hurbilarazi ere. Adibidez, energia komunitatea sortzekotan, Goienerren hiru hankako eredurantz joango lirateke, arlo juridikoko, arlo teknikoko edo komunikazioko lantaldeekin. «Prest gaude edonork informazio gehiago behar balu, harekin egoteko. Aurrerago deialdi irekia egingo dugu, jendartera egitasmoa zabaltzeko», zehaztu du Susperregik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.