Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Musika, mahai-ingurua eta solasaldia Emakumeen Etxean

Hiru jarduera antolatu dituzte urtea bukatzeko. Tartean, Frankismo garaiko erreformatorioetan bizitako errepresio misoginoaz eta eskubide urraketaz ariko dira hiru emakume

Idoia Hernandez Hatxek hasiko ditu jardunaldiak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/12/08

Musika, errepresio frankista eta ikasketak homologatzeak emakume migranteentzat duen garrantziaren gaineko hiru jarduerarekin bukatuko du urtea Emakumeen Etxeak. Musikari eskainiko dio lehen jarduera. Asteartean izango da —hilaren 12an— Hatxe piano jotzailearen eskutik. Zehazki, Hatxerekin kontzertua, tertulia eta bizkotxoa saioa egingo dituzte 19:00etan hasita. Idoia Hernandez Toledo Hatxe pianistak gidatutako saioan, musika, irudiak, musikaren gorputza, eta zaintzaren musika izango dituzte hizpide. Gainera, bizkotxoa dastatzeko aukera izango da. Euskaraz izango da.

Hilaren 16an, larunbatarekin, egingo dute bigarren jarduera, 11:00etan hasita. Las desterradas hijas de Eva: isiltasun gehiagorik ez mahai-ingurua antolatu du egun horretarako Emakumeen Etxeak. Mariaje Lopez, Consuelo Garcia del Cid Guerra eta Fatima Diez idazleek hartuko dute parte.
Hiru emakume horiek erreformatorio frankistetatik pasa ziren, eta han bizitutakoak hainbat liburutara eraman dituzte. Frankismo garaian zein horren ondoren ere Emakumea Babesteko Patronatuak dozenaka eta dozenaka emakume eta neskei ezarritako errepresio misoginoa salatu dute argitalpen horietan.

Giza eskubideen urraketa
1941. urtean sortu zuten Emakumeen Babeserako Patronatua. Instituzio publikoa zen, eta bere menpeko zentroetan itxita zituzten emakume eta neska gazteen kontra egindako giza eskubideen muturreko urraketengatik egin zen ezagun. Frankismoan, instituzio horrek zentro itxiak zituen eta erlijio ordenek kudeatzen zituzten. «Erori edota erortzeko arriskuan» ziren emakumeak sarrarazten zituzten horietan, prostituzio-etxeetan poliziak egindako sarekadetan atxilotutakoak «jarrera ez-morala» izateagatik, senideen edota norbanakoen salaketengatik, edo norberak edota gurasoek eskatuta.

Bizipen horiek guztiak bertaratzen direnekin partekatuko dituzte Lopezek, Garcia del Cid Gerrak, eta Diezek Emakumeen Etxean egingo duten mahai-inguruan; gaztelaniaz izango da.
Azkenik, kafe solasaldia antolatu dute hilaren 16rako. Nire ikasketak homologatu, zertarako? Emakume migratuen esperientziak eta lorpenak izenburupean ariko dira, 16:00etatik 18:00etara. Hori ere, gaztelaniaz da. Jarduera horren helburua da beste emakume migratu batzuen urratsak eta lorpenak ikusaraztea, jatorrizko herrialdean egindako ikasketak homologatu ostean.

Bidez Bide elkarteko Katia Reimbergek gidatuko du kafe solasaldi hori, eta Parekatu ikasketak homologatzeko eta prestakuntza ibilbideetan aholkularitzatik igarotako erabiltzaile batzuen esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

Emakumeen Etxeak, ateak irekita
Emakumeen Etxearen arduradunek parte hartzera deitu dituzte herritarrak antolatutako hiru jardueretan, eta horrekin batera, nabarmendu dute ateak zabalik izango dituela ohiko ordutegi eta egunetan. Astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara izaten da zabalik, eta asteartetik ostegunera, berriz, arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara.

Telefonoa ere herritarren eskura duela gogorarazi dute: informazioa eskatu nahi duen orok 943 44 96 30 telefono zenbakira deitu behar du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.