Odolki mutur preziatuenaren bila
Alabergako Arditurri elkarteak odolki pintxo lehiaketa egingo du datorren astean. Laugarren ekitaldia izango du honakoa txapelketa horrek.
Alabergako Arditurri elkarteak odolki pintxo lehiaketa egingo du datorren astean. Laugarren ekitaldia izango du honakoa txapelketa horrek. Astelehenean hasi —hilak 11—eta ostegunera arte ariko dira Arditurri elkarteetako sukaldean kozinatzen lehiaketan parte hartuko duten hamar elkarte gastronomikoetako kideak. Helburua, denek bera, pintxorik onena prestatzea. Lehian, Errenteria-Oreretako zortzi elkarte gastronomiko, Arditurri barne, eta Pasaia eta Oiartzungo bana.
Lau egunetan 18:30ean hasiko da lehiaketa, eta 19:00etan ateak zabalduko dituzte pintxoen elaborazioaren jarraipena egin nahi dutenentzat, baita probatu nahi dituztenentzat ere; lehiaketa 18:00etatik 20:00etara egingo dute.
Oinarrian osagai bera parte hartzaile guztiek, tipula odolkia. Arditurrik emango die lehiakide denei odolkia eta olioa; hortik aurrera, norberaren trebetasuna izango da gako odolki muturrik goxoena prestatzeko.
Iazko irabazlea Arditurri elkartea izan zen.