Eki Mateorena Zozaia leitzarrak jantzi du txapela
Puntu eta erdira sailkatu da bigarren, Irantzu Idoate Funosas hazpandarra. Emaitz Murua Arzallus errenteriarra seigarren sailkatu da.
Xenpelar Sariaren txapela Leitzara joan da. Hogeita zazpigarren ekitaldiari atzo jarri zioten ginga, eta Eki Mateorena Zozaiak lortu zuen puntuaziorik altuena, eta beraz, egin zuen lanik onena epaimahaikideen iritziz. Leitzarrak 554 puntu lortu zituen, eta garaipena. Txapela soinean atera zen leitzarra, baina ez hori bakarrik, bertso onenaren saria ere, beretzat izan zen atzoko final handian.
Niessen auditorioko oholtza gainean ikuskizun paregabea eskaini zuten sariketaren finalerako sailkatu ziren sei bertsolariek. Giroa, paregabea.
Irantzu Idoate Funosas hazpandarra lehen postu horretatik eta txapeletik oso gertu; puntu eta erdik baino ez zuten bereizi garaipenetik. Aroa Arrizubieta Barredo gasteiztarra sailkatu zen hirugarren; Garazi Navarro Ugarteburu amorotarra, laugarren izan zen; June Aiestaran Iparragirre beasaindarra izan zen bosgarren, eta Emaitz Murua Arzallus oreretarra, seigarren.
- Eki Mateorena Zozaia, 554 puntu.
- Irantzu Idoate Funosas, 552,5 puntu.
- Aroa Arrizubieta Barredo, 399,0 puntu.
- Garazi Navarro Ugarteburu, 383 puntu.
- June Aiestaran Iparragirre, 375 puntu.
- Emaitz Murua Arzallus, 374 puntu.