Olinpiada eta bazkaria Aiton Bordan
Izena emateko azken eguna, datorren asteartean da, hilak 12. Aiton Bordara joan behar da horretarako.
Olinpiada eta bazkaria antolatu ditu Aiton Bordak hilaren 15erako, ostirala. Euskal parrila egingo dute zehazki, eta 25 euro balio du. Izena emateko azken eguna, hilaren 12an, asteartea izango dela jakinarazi du Aiton Bordak, eta egoitzan bertan egin beharko da.
Olinpiadak irabazten dituztenentzat sari ederrak izango direla aurreratu dute, baita zozketa bidez, parte hartuko duten guztien artean ere. Faltako ez dena, ziur, giroa izango da. 14:00etan hasiko da bazkaria.
Bestalde egungo zuzendaritzak bere lana bukatu eta talde berria martxan jarri behar dutela urte bukaerarekin batera azaldu dute, “beharrezkoak dira aldaketak, eta jende berria zuzendaritzan sartzea gustatuko litzaiguke”. Hortaz, prest dauden guztiei deialdia.