Sega Sound Killers eta Sofaren kontzertua, ostiralean
Oarso Musika elkarteak antolatu du kontzertua. Sarrerak 10 euroan dira salgai.
Kontzertua antolatu du Oarso Musikak datorren ostiralerako, hilak 15. Zarauztar eta zumaiarrez osatutako Sofa musika taldea eta Oarsoaldeko Sega Sound Killers ariko dira Niessen Kulturguneko oholtza gainean.
Sarrerak 10 euroan daude salgai. Online erosi daitezke.
Kontzertua Niessen Kulturgunean izango da, 21:00etan hasita.