San Tomas azoka jarriko dute Kaputxinotan, igandean
Txistorrazaleek otordutxoa egingo dute igandean, Kaputxinotan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/12/txistorra.jpeg)
Etzi, igandea, san Tomas egunaren harirako azoka jarriko dute Kaputxinotan. Bertan, txistorra pintxoak banatuko dituzte, eta eguraldia lagun izango dutela badirudi ere, txarra eginez gero barruan banatuko dituzte pintxoak.