Astean zehar jarduerak antolatzen ari dira. Gaur kontzertua egingo dute baserrian, eta biharko egun osorako egitaraua osatu dute.
Gidabaimenaren azterketa teorikorako euskaraz ikasi eta hura atera nahi duenak badu aukera. Euskarazko material eguneratua atera dute, eta haren lanketan parte hartu du Oiartzun autoeskolak.
Pontikako Babes Ofizialeko Etxebizitzetako bizilagunek % 4ko etekina errespeta dezala eskatuko diote enpresari.
Zapirainek Trintxerpeko historia jasotzen eta azaltzen duen liburua idatzi du: ‘Trintxerpe: urteurrenak’. Idazle trintxerpetarrak asteartean aurkeztu zuen bere barrutiari buruzko ikerketa lana, liburutegian.
Donostiako Orkestra Barrokoarekin batera arituko dira Landetxen, hilaren 26an. Hiru zatitan banatuko dute kontzertua; bakoitza bere aldetik, lehendabizi, eta elkarrekin, gero.
Lehen aldia da Korrikak berezko denda fisikoa izango duena Oarsoaldean. Hilabetez izango da zabalik, goiz eta arratsaldez, eragile ugariren inplikazioari esker.
Hogeita bat urte dira jada Lau Haizetara elkarteak Mari Domingi eta Olentzeroren komitiba egitea erabaki zuenetik. 17:30ean abiatuko dira.
Etzi, igandea, euskal mitologiako kondairak musikatuko ditu, eta hilaren 24 eta 31n dianak egingo dituzte.
Datorren asteazkenean, hilak 20, ezohiko udalbatzarra egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. 8 puntuko gai zerrenda osatu dute.
Urtarrilaren 5ean 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian Zortzi euroko prezioa dute sarrerek.
Krisi garaietan, etxebizitzak jabe txikientzat duen balioaz eta horien inguruan hartutako neurrien inguruan aritu ziren.
Trintxerpetarrek igandean ospatuko dute San Tomas, Ekaitza Gazte Taldeak antolatuta. 11:30etik aurrera bilduko dira Azkuene parkean.
Elkarretaratze jendetsua egingo dute bihar, 12:00etan Iztietako anbulatorioaren aurrean.