Musikaz betetako igandea izango da

Herrian Karnaba otxoteak, Donostiako Orkestra Barrokoa eta Udal Txistulari Taldea arituko dira.

Karnabako kideak artxiboko irudi batean. Argazkia: Karnaba

Musikaz betea dator herriko igandea. Hiru emanaldi handi izango dira. Lehenean, Karnaba otxoteak Eguberriko kontzertua egingo du Madalenaren ermitan, 12:00etan hasita. Ez da bakarrik ariko, Donostiako Orkestra Barrokoa izango baitu lagun.

Ordu erdi geroago, Herri Arte Eskolan, bertako ikasleek eta Udal Txistulari Taldeak (aurretik diana egingo dute Pontikan, 09:00etan) emanaldia egingo dute, Euskal mitologiako kondaira musikatuak izenburuko ikuskizunean.

Igande musikatua ixteko, EMKEren Gabon magikoak ikuskizuna Lekuonan (19:00): herriko bandak eta lau magok (Marsel, Peio Rivas, Asier Kidam eta Javier Agirre) magia jarriko diete astearen bukaerako azken orduei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.