Trintxerpetarren San Tomas eguna, igandean

Trintxerpetarrek igandean ospatuko dute San Tomas, Ekaitza Gazte Taldeak antolatuta. 11:30etik aurrera bilduko dira Azkuene parkean.

San Tomas eguneko ospakizunak hilaren 21ean izaten badira ere, trintxerpetarrek aurre hartuko diote data horri, igande honetan ospatuko baitute Trintxerpeko San Tomas eguna, Ekaitza Gazte Taldeak antolatuta.

Azkuene parkean bilduko dira trintxerpetarrak, 11:30etik aurrera. Eguraldi txarra egiten badu, Karmengo Ama ikastetxeko patiora lekualdatuko dituzte jarduerak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.