Eguberrietako ekitaldiengatik, aldaketak trafikoan
Eguberrietako ekitaldiak direla eta, trafiko aldaketak izango dira Pasaiako lau barrutietan datozen egunetan. Eragin guztiak, albistean.
Eguberrietako ekitaldiak direla eta, trafiko aldaketak izango dira Pasaiako lau barrutietan datozen egunetan. Honakoak dira eraginak.
Hilak 21, osteguna
11:00etatik 12:30era, Karmengo Ama ikastetxearen Gabonetako desfilea egingo da, eta jarduera horrengatik, Trintxerpeko Euskadi etorbidea erabat moztuko da.
Horrez gain, ordutegi berean, kalejira bat egingo da Ulia etorbidea, Andonaegi, Borda-Enea, Arrandegi, Euskadi etorbidea eta Azkuene kaleetan barrena, eta horrek auto ilarak eragin ditzakeela nabarmendu du Pasaiako Udalak.
10:30etik 11:30era Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak antolatutako desfileak egingo dira lau barrutietan. Desfile horiek eragina izango dute trafikoan, eta Donibane kalea itxi egingo da. Donibaneko Santiago plaza ibilgailu gabe egon beharko da 08:30etik 12:30era.
Hilak 23, larunbata
Donibaneko Santiago plazan muxikoak egingo dira, eta plaza hori zirkulaziorako itxita egongo da 11:30etik 13:45era. Euria egingo balu, dantzaldia Donibaneko frontoira lekualdatuko litzateke.
Hilak 24, igandea: Olentzero eta Mari Domingi
- Trintxerpe: 12:00etatik 20:30era, Euskadi etorbidea itxiko da kontzertuagatik eta Olentzero eta Mari Domingiren desfileagatik. Desfilea 19:00etan abiatuko da Serafin Esnaolatik. Ainguraren biribilgunean, Correosen eta Lasako bidegurutzean seinaleak jarriko dira, eta trafikoa portuko eremutik bideratuko da.
- Donibane: Olentzero eta Mari Domingiren desfilea Meipitik aterako da 18:00etan, eta Santiago plazan bukatuko da ibilbidea. Donibane kalea itxiko da, eta Santiago plaza ibilgailurik gabe egon beharko da desfilea bukatu arte.
- San Pedro: Olentzero eta Mari Domingiren desfilea Zamatetetik irtengo da 17:30ean.
- Antxo: Goizeko desfilea 11:15ean aterako da Usoz eremutik. Arratsaldekoa, aldiz, 18:30ean hasiko da leku berean.
Informazio gehiagorako, Pasaiako Udalak Udaltzaingoaren telefonoa (943 00 43 00) jarri du herritarren eskura.