Jauregizar enpresaren atarian egin dute elkarretaratzea
Enpresaren "espekulazio jarrera" salatu dute gaur Donostian bizilagunek, EH Bilduk, Elkarrekin-Podemosek eta PSE-EEk.
Elkarretaratzea egin dute gaur Jauregizar S.L enpresaren atarian enpresaren “espekulazio jarrera” salatzeko. Bertan izan dira Kaleratzeak Stop eta alokairu benta berriko babes ofizialeko etxebizitzetako (BOE) maizterrak, Errenteriako Udaleko EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU.
Ekainean egin zion Eusko Jaurlaritzak Jauregizarri eskaintza eta bertan kontratu berrituek irauten duten hamar urteetan etxebizitza bakoitzeko %4ko etekina bermatzea jaso zen. Dena den, kaleratze mehatxuan daude Arramendi etxebizitzetako 18 familia eta urte eta erdi baino. gehiago daramate horrela.
Jaurlaritzaren eskaintza etxe bakoitzeko 12.000 eurokoa dela azaldu dute eta Errenteriako udalbatzak osatzen du laguntza, Jauregizarri %4ko irabaziak bermatuz.
Gainera, orain dela 16 urte etxebizitzak esleitu zituzten, eta BOEren erregimenaren arabera, 15 urte igarota bizilagunek etxebizitza erosteko aukera izan behar zuten. Aukera ez zitzaien bermatu 30tik gora bizilagunei, eta egun “kale gorrian” gelditzeko arriskuan daude.