[Bideoa] Hibaikaren esker mezua, eta 2024rako desioa
Zaleei eta laguntzaileei eskerrak emateko, eta 2024rako duten asmoen berri emateko Eguberrietako bideoa egin du arraun elkarteak.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/12/hibaika.png)
Hibaika Arraun Elkarteak Eguberrietako bideoa egin du, zaleak eskertzeko, eta 2024rako duen desioa adierazteko. “2023. urtea ederra izan da!” esaldiarekin hasten da bideoa, eta 2024rako nahia ere adierazi dute: “2024an gozatuko dugu, zuek gozatzeko”.
Zaleei, laguntzaileei, eta arraun elkartearen inguruan dabiltzan den-denei eskerrak eman dizkiete, eta aurrerantzean ere haiekin batera bidea egiteko gogoa dutela nabarmendu dute. Ondokoa da ikus-entzunezkoa.