San Tomas Egunaren euripean, elkartasun argazkia
Mikelazulon bildu dira herritarrak, Sareren eskariz, preso, iheslari eta deportatuenganako elkartasun argazkia egitera.
Euria bai, elkartasuna ere bai. Sarek deituta, dozenaka herritar bildu dira Mikelazulon euskal preso, iheslari eta deportatuei sostengua adierazteko herri argazkia egitera. San Tomas Eguna izaki, ohiko elkartasun argazkia egin dute.