Liburu eta Disko azoka, bihar arte zabalik
Gaur (ostirala) goizean eta arratsaldean zabalduko ditu ateak azokak. Bihar, berriz, goizean bakarrik.
Bihar (larunbata) itxiko dute Kultur Aretoan dagoen Euskal Liburu eta Disko azoka. Gaur (ostirala) 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Bihar, aldiz, 11:00etatik 13:00etara erosi ahal izango dira azoka osatzen duten dozenaka produktuak.