Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Linazitik oihalerako bidaia

Hogeita hamar urteko bidea egin dute Bixen Lartzabal eta Estanis Urdanpilleta senar-emazte oiartzuarrek lihoaren prozesu osoa osatzeko. 40 tresnatik gora bildu dituzte, eta ondare itzela osatu.

Estanis Urdanpilleta eta Bixen Lartzabal senar-emazte oiartzuarrak Oiartzungo udaleko areto nagusian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2023/12/22

Laiak. Lurrak zituzten gurasoek zati bat oparitzen zioten alabari 11 urte betetzean lihoa ereiteko. Lurra aitak prestatu eta gainontzekoaz alaba arduratzen zen.

Liho landarea. Martxoan eta irailean ereiten zituzten liho haziak. Irailean San Lino Egunarekin ereiten zituzten haziak, irailaren 23an zehazki.

Karramatzen. Lihoa bilduta hazia kentzen zioten metalezko hortzak eta egurrezko gorputza dituen orrazearekin. Haziak zakutxoetan jasotzen zituzten.

Lihoa beratzen. Erreka bazterrak erabiltzen zituzten, baina ura kutsatzen zenez, liho putzuak egiten hasi ziren. Bost egun eta sei gau izaten zuten beratzen lihoa.

Trangaketan. Jotzeko enborrean kolpatuta, landarearen barruko mintza azalarazten zuten, kanpoko azal egurtsua kenduta trangarekin, ondoren, ezpatatzeko.

Gorua. Behin dena garbituta, txarrantxa hortz fina pasa eta handik gorura haria egin eta ardatzean biltzeko. Ondoren garbitu egiten zuten haria.

Baserriko eta laborantzako tresnak biltzea zaletasun zuen Estanis Urdanpilleta oiartzuarrak. Hamaika halako ditu txukun zainduta. Halako batean, goru batekin egin zuen topo. Bixen Lartzabal emaztea txundituta gelditu zen lihotik haria ateratzeko tresnarekin. «Oso polita zen, eta hartu behar genuela erabaki genuen. Garai haietan baserrian zuten ondasunaren erakusle izaten ziren tresnak, eta goruan bertan marrak tailatzen zituzten adierazteko zein kategoria zuen etxe hark ekoitzitakoak. Familia bakoitzean zenbat denboraz izan zen gorua ere markatzen zuten». Gustatu zitzaien gorua, baita haren atzean deskubritu zuten historia guztia ere, eta hala ekin zioten 30 urte luze iraun dituen bideari.

Lartzabalek eta Urdanpilletak lihotik haria ateratzeko prozesua ikertzen eta horretarako erabiltzen ziren tresnak biltzen hasi ziren. Baita ondare baliotsua pilatu ere: denera, linazitik hasi eta lihoa oihal bilakatu arteko prozesuan garai bateko emakumeek erabiltzen zituzten tresna guztiak eskuratu dituzte. 40 tresnatik gora jaso dituzte senar-emazte oiartzuarrek.

Itzela da ondare material horren balioa, eta hura bezain beste bide horretan Urdanpilletak eta Lartzabalek bildu duten ondare immateriala. Garaiko hamaika agiri, liburu eta informazio mordoa irakurri dituzte tresnak bilatu eta bereganatzearekin batera. Irakurritako horien bidez jakin dute xehe liho landaretik harirako bidearen prozesua, baina baita, haren bueltan, garai hartako gizartearen ohiturak eta bizimodua nolakoak ziren ere.

Emakumeek egiten zuten prozesua
Lihoak berebiziko garrantzia izan zuen garaiko baserrietako emakumeak ahalduntzeko; haiek egiten zuten lihoa hazitik hasi, eta jantzi edo oihal bilakatzeko prozesu guztia. Lartzabal ziur da lihoaren lanketa hasita, euskal emakumeek ordura arte ez zuten indarra lortu zutela: «Lihoaren bueltan emakumeak aritzen ziren, beraiek arduratzen ziren prozesu osoaz: erein, jaso, zuntzak atera, harilkatu, josi… Haria sukaldean egiten zuten, ilunabarrean gehienbat, eta gizasemeek galarazita zuten sartzea. 11 urtera arteko mutikoak soilik egon zitezkeen une horretan sukaldean. Prozesua ia bukatuta zutenean, afaria egiten zuten etxeko gauzekin, katilukada bat esne hartu, eta kontu kontari aritzen ziren».

Sarea sortzeko espazioa zuten, elkar eragiteko, lanerako, baina baita ongi pasatzeko unea ere. Hori erakusten duten argazki zaharrak ere eskuratu ditu bikoteak, eta egiten dituzten erakusketetan ere jartzen dituzte.

Julian Alustiza Arantzazuko fraileak idatzitako liburuxka ere eskuratu zuten bidean. «Etxean daukagu—esan du Urdanpilletak— eta oso ondo azaltzen du berak. Baserriz baserri ibiltzen zen, eta xehetasun guztiekin bildu zuen prozesua liburura». Liho hazia nondik heldu zen Euskal Herrira ikertzen hasi zen orduan bikotea: «Kaukaso aldeko herrialdeetatik heldutakoa zen, Neolitiko garai inguruan». Sakontzen jarraitu zuten eta prozesua egiteko beharrezkoak ziren tresnak jasotzen handik eta hemendik. «Batzuk lortzea bost urtetik gora kosta zitzaigun; segi eta segi lortu arte». Baita lortu ere.

Liho haziak martxoan eta irailean ereiten zituztela ikasi zuten. «Irailean, San Lino egunarekin egiten zuten. Martxokoa txikiagoa izaten zen, eta aldapan erein behar zen; irailean ereindakoaren landarea, berriz, askoz luzeagoa izaten zen. Alabak 11 urte betetakoan lur puska ematen zion aitak, lurrak zituztenen kasuan, noski; aitak simaurra bota eta lurra prestatuta, alabak erein eta zaindu behar zuen lihoa. Baserriko lanak behin eginda, gau partean jartzen ziren horretara. Adin horrekin hasten ziren arreoa prestatzen». Lihoak balio ikaragarria izan zuela ere jakin dute, «maizter zegoenak liho haziak gordetzen zituen baserriaren jabeari ordaintzeko».

Etxean baratzea izan, eta lihoa ereiten du bikote oiartzuarrak. Izan ere, urteetan izan dute erakusketa euren etxean, Arragua auzoan: «Euskal Herrian barrena erakusketak antolatu ditugu han-hemenka, baita inguruetako ikastetxeetako ikasleen bisitak jaso ere». Hortaz, prozesu osoa erakusteko ezinbestekoa dute lihoa hazi denetik erakustea eta liho landarea izatea, handik zuntza atera eta azkenik hari nola bihurtzen den erakusteko. Tresna guzti-guztiak probatu dituzte. «Baionan, Bilbon, Gasteizen eta Nafarroako hainbat herritan jaso ditugu tresnak, denak Euskal Herrian bildutakoak dira. Urteak eta urteak eman ditugu horietako batzuk biltzen. Jatorria nongoa duten? Auskalo, informazio hori galdua dago».

Bildutakoaren transmisioa
Biltzen joan diren tresna guztien egoera, «bikaina» da, primeran zainduta daude guztiak. Horren meritua senarrari egotzi dio Lartzabalek: «Ebanista eta arotz lanetan aritu zen bera, lan handia du tresnak mantentzen, honda ez daitezen. Gustu handiz egiten du. Urtero-urtero denak eskuz pasatzen ditu, pipia duten begiratu, botika eman, plastiko batekin bildu, eta hala uzten ditu 8-10 egunez. Garbitu, zuloak baditu argizariarekin bete, eta ondoren berdindu egiten ditu».

Harro mintzo dira biak bildu duten ondareaz, partekatu duten zaletasuna baita. Laiak, garramak, beratzeko bainuontzia, tranga, ezpatatzeko tresna, txarrantxa hortz estua, goru eta ardatzak, harilak egiteko tresna, matazatzeko gailua… Hori guztia alperrik ez galtzea nahi dute orain. «Bildutako guztia transmisio lana egiteko erabili dugu beti, jakiteko zer eta nola egiten zuten garai bateko emakumeek gure baserrietan, eta ondare hori guztia ez galtzeko».

Adinean aurrera doazela esan du Lartzabalek, eta berretsi egin du azken hori Urdanpilletak: «Hainbeste urtean bildu dugun ondare hau guztia ez galtzea da gure helburua, bizirik mantentzea urte luzetan egin dugun lana, gure aurrekoentzat hain garrantzitsua izan zen historiaren zati hori ez itzaltzea ahal dela».

Bilduma berezia euren etxean dute, zaila dute erakusketak antolatzen jarraitzea, semeen laguntza izaten badute ere, «adinak ez du laguntzen», eta argi dute ez dutela gordeta eduki nahi, «ondare hau ez dugu gordeta edukitzeko bildu, herritarrekin partekatu nahi dugu. Gustatuko litzaiguke erakusketa iraunkor bilakatzea, erakusleiho bat ematea».

Bestelako tresnak
Bitxikeriei leihoa zabaldu die Urdanpilletak; izan ere, ikaragarri ikasi dute prozesuan barrena. Lihoa lantzeko prozesuan ezinbesteko tresnak bildu bai, baina horiekin batera garai hartan baserrietako sukaldeetan izaten ziren beste asko ere jaso ditu bikoteak: txokolatea, hestebeteak egitekoa, taloak egitekoa, orea fintzeko tresna, eta halako beste hamaika. Aulki bat zaio deigarrien Urdanpilletari: «Erditzeko aulkia. Garai batean, aulki honen laguntzarekin erditzen ziren emakumeak baserrietan. Pasaian lortu genuen».

Egurrezko koilara handia aipatu du Lartzabalek, sutondoan zintzilik izaten zutena: «Lihoaren bueltan zebiltzala neska-mutil ugari elkartu eta familiak sortu zituzten ondoren. Egungo festa bat bezala zen hura. Ezkontzen zirenean gizonaren etxera joaten baziren bizitzera, haren amak koilara hori ematen zion emazteari. Etxeko boterea, administrazioa, martxa dena hari ematen ziola esan nahi du».

Asko ikasi dute prozesuan
Asko-asko dira ikerketa prozesuan barrena ikasi dituztenak: «Hasieran lakar samar gelditzen ziren arropak eta baserriko nagusiek jantzi aurretik, probatzeko zerbitzariei ematen zizkieten; behin haiek goxatzen zituztenean, orduan janzten zituzten».

Lihoa zuritzeko egiten zuten prozesua ere bere egin dute, eta gaur egun erabiltzeko ere egoki dakusate: «Zaku txiki baten barruan pagoaren sutarako hautsa jartzen zuten. Haritzak, intxaurrak eta gaztainak tintia dute, pagoak ez, potasio asko dauka eta zuritu egiten du. Usain goxoa emateko, berriz, erramua ere jartzen zuten, ur epelarekin lehenik, eta gero bero-beroa botatzen zioten».

Pena handiz kontatu du Urdanpilletak jende askok ez diola halakoei baliorik ematen, «zoritxarrez». «Tokatu zaigu ehungailu bat lokalizatzea, telefonoz hitzordua jarri ikustera joateko, eta deitu izana ez joateko, ordurako motozerrarekin moztu zutelako. Pena ikaragarria sentitu nuen».

Zein tresna duten gogokoen galdetuta, zalantzarik ez du egin Urdanpilletak: «Goru bat, berezia, gereziondo egurrarekin egina da. Bi sarde ditu eta beste guztiek, berriz, bakarra. Oso ongi egina dago, ez du preziorik».

Lartzabalek haria egiteko prozesua maite du, eta sukalde ingurua gustuko du suposatzen zuenarengatik: «Tresnak denak gustatzen zaizkit. Goruetan ikasten aritu nintzen aspaldi Oiartzunen bizi zen adineko emakume batekin. Nafar jatorriko amona batekin aritu nintzen, denbora gutxiz; orain ahaztuta dut».

Adinean aurrera doaz, baina ikasten jarraitu nahi dute biek ala biek, «berdin da zer, baina gauza berriak ikasten jarraitzea da kontua». Jaso duten ondarearen balioaz jakitun dira biak. «Zaintzea eta kontserbatzea ezinbestekoa da, adinean aurrera goaz gu, eta lekukoa hartuko diguna behar dugu, hau jaso eta ondare honen guztiaren transmisioaren jarraipena egiteko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.