Datorren astean, Gabonetako Haur Jaia Pasaian
Hilaren 26tik 28ra luzatuko da jada Pasaian klasikoa den Eguberrietako aisia eskaintza. Lau barrutietan izango dira saioak.
Eguberrietako klasikoa da Pasaian Gabonetako Haur Jaia. Aurten ere ez du hutsik egingo. Datorren astean izango dira lau barrutietan aisia eta kultura uztartzen dituen egitasmoaren barruko saioak, hilaren 26tik 28ra zehazki.
Lau urtetik gorako haurrentzat pentsatuta daude jarduerak, eta 16:00etatik 19:00etara egingo dituzte egun guztietan. Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailarekin batera lan egin dute herriko aisia taldeek eta udal ludotekek den-dena ondo joan dadin, “gogor lan egiten dute, urtero bezala, Gabonetako Haur Jaia arrakastatsua izan dadin, bai programazioari dagokionez, eta baita parte-hartzeari dagokionez ere”, esan dute udaletik.
Jarraian dagoen kartelean, egitarau oso-osoa ikusteko aukera. Egitarau hori deskargatzeko, klik egin hemen.