Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Dantza eta musika eskutik, urte berriko kontzertuan

EMKE Musika Bandarekin batera, Josune Gurrutxaga eta Jon Menor dantzariak ariko dira Koldo Mitxelenako jolastoki estalian.

EMKE Banda
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/03

Atseden handirik hartu gabe, 2024ko denboraldiari hasiera emango dio EMKEren Musika Bandak larunbatean —hilak 6— urte berriko kontzertuarekin. Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian izango da emanaldia, 12:30ean hasita.

Ez da musikaz gozatzeko aukera izango soilik, izan ere, emanaldi berezian dantzaren eskutik helduko da EMKE; Josune Gurrutxaga eta Jon Menor dantzariek ere hartuko dute agertokia. Musika Bandak azaldu duenez, dantzak protagonismo berezia izango du larunbateko emanaldi horretan, “horrekin batera, proposamen eszeniko musikal berritzaileak aurkeztuko ditugu”.

Gurrutxaga eta Menor dantzariei erreferentzia egin die EMKEk. Irundarrak dira biak. “Got Talent —Espainiako Tele 5 kateak ematen du— aurreko edizioan zirrara sortu zuten. Bi dantzari handi hauen plastikotasun eta profesionaltasunaz gozatu ahal izango dugu bals erritmoan”. Hamarkada pasa darama bikote artistikoak dantzan, hamar urte lehiatzen, eta duela bost urtetik 22 Academyn dantza irakasten. Ez dira berriak urte berriko kontzertuan Errenteria-Oreretan, iaz ere parte hartu zuten.

Zuzendari lanetan, Aitor Mitxelena Rubio. Kontzertua berriz, klasiko handien eskutik egindako musika bidaia izango da, Johan Strauss aita, Johan Strauss semea, Louis Hector Berlioz,  eta Dimitri Shostakovitchen doinuen barrena.

Larunbatekoa, “zorrotza” eta kontzertuz betea izango den denboraldiaren lehen urratsa izango dela esan du musika bandak, “denboraldi exijentea izango da”.

Herritar guztiak deitu ditu EMKE Musika Bandak kontzertuarekin bat egitera. Txikienei begira, gainera, “sorpresatxoa” prestatu dutela kontzertu amaieran jakinarazi du. Zita hilaren 6an, larunbata, 12:30ean Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.