2024/1

badon opera garaikidea

Korrikarekin lotutako bi emanaldi, otsailean

'Badon' opera posdramatikoa ikusteko aukera izango da hilaren 25ean. Hilarne 29rako, 'Bizkarsoro'-ren emanaldia antolatu dute. Sarrerak, salgai.

Bi inputatu, Pasaian eta Donostian hainbat autotan lapurreta egiteagatik

Zazpi autotan lapurtzea egotzi diete bi gizonei. Trintxerpeko Azkuene kalean eta Donostiako Bidebietako Juan Carlos Gerra kalean egin zituzten lapurretak.

Santa Agedari koplaka Ereintzarekin

Kopla eta bertsoak ez dira faltako Errenteria-Oreretako plaza eta tabernetan igandean, Santa Ageda bezperan.

Emkeko alain aierdi, Maite Gartzia Kultura zinegotzia eta Jon Imanol Etxabe Suhar Koruko lehendakari ordea

Suhar Koruaren emanaldia, Gure Bakarlariak zikloaren barruan

Otsailaren 17an izango da emanaldia Fatima Andra Mariaren elizan, 20:00etan hasita. Sarrerak salgai jarriko dituzte ostiralean, 10 euroan.

Iztieta mozioa anbulatorioa murrizketak auzo elkarteak

Eragileak eta udala eskutik, osasungintza publikoaren alde

Iztietako anbulatorioaren egoerarekin kezkatuta mozioa aurkeztu zuten atzo auzo elkarteek plenoan. EAJk izan ezik, gainontzeko alderdi guztiek bat egin dute "oso larria" den egoerarentzat aterabidea eskatzeko.

Herritarrekin batera diseinatuko dute zaraten udal ordenantza

Ordenantzan arautu beharreko ekarpenak egitera deitu dituzte pasaitarrak. Otsailaren 23ra bitarte egin daitezke ekarpenak.

Inauteriak

Inauteriak emanaldiz lepo iritsiko dira Lezora

Lezoarrak otsailaren 8an jarriko dira martxan ostegun zuriarekin, eta otsailaren 13an itxiko dituzte jarduerak Trapujaleren epaiketarekin. Aurten, Trapujale taldeak Lezoko Dantzazaleen ibilbidea errekonozituko du, 15 urte bete baitituzte.

Pelletak eta mikroplastikoak jasotzea, ohiko zeregina 'Mater'-entzat

20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak gurera iritsi ez badira ere, "edozein unetan" iritsi daitezkeela ohartarazi du.

Agintaldi Plana aurkeztuko diete pasaitarrei asteazkenean

Datozen lau urteetarako udal gobernuak osatu duen bide orriaren xehetasunak emango dituzte Juanba Berasategi aretoan. Gutxienez 100 neurri gauzatzeko konpromiso publikoa hartuko dute ordezkariek.

Sukaldean trebatu nahi dutenek hitzordu bikoitza izango dute Pasaian

Carlos Nuez sukaldariak bi saio eskainiko ditu otsailean, Antxon eta Trintxerpen hain zuzen.

Santa Agedako desfileak trafiko aldaketak eragingo ditu

12:30ean abiatuko dira Serafin Esnaola plazatik. Ordu eta erdiko iraupena izango dute trafiko mozketek.

Lehen mailako bertsolaritza saioa antolatu du Bixi-Bixik larunbaterako

Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Oihana Bartra, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia igoko dira Juanba Berasategi aretoko oholtzara.

Inauterietako herri bazkarian izena eman dezakete sanpedrotarrek

Otsailaren 10ean izango da herri bazkaria, Proisan. Bide batez, Jai Batzordeak gogorarazi du ostiralera bitarte bidal daitezkeela Inauteriak iragartzeko kartelen proposamenak.

Auzoz auzo ibiliko dira txistulariak otsailean ere

Pontika eta Alabergan ariko dira eta otsailaren 25ean umeentzako kontzertua egingo dute Niessen Kulturgunean.

'Apaiz kartzela' dokumentala, Gaztañon

Ritxi Lizartza filmaren zuzendaria eta Xabier Amuriza espetxe horretan izan zen errepresaliatua eta bertsolaria ariko dira solasaldian.

xorrola

Xorrolaren zerbitzu berezia, larunbat gauean

Kuestazioa bezala, Oiartzungo zortzi auzoetara iritsiko da ihoteetan zerbitzu berezia emateko. gainera, aparkalekua jarriko dute Elizalde ikastetxean.

'Oarso' aldizkaria, artikulu bila

'Oarso' aldizkariaren ale berriak uztailean argitaratuko dute. Hura osatzeko artikuluak aurkezteko epea zabaldu dute orain.

Santa Ageda bezperako koplak Lezon

Otsailaren 4ko 12:45ean irtengo dira kopla abeslariak Tomas Garbizu Musika Eskolatik. Lehentxeago ager daitezela eskatu diete partaideei.

Gehiago