Inauterietarako kartel bila hasi dira San Pedron

Barrutiko inauterien irudi izateko proposamenak otsailaren 2ra arte bidal daitezke, eta 3an aurkeztuko dute irabazlea.

San Pedroko inauterietako artxiboko irudia.

Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa abiatu du San Pedroko Jai Batzordeak. Irudiak otsailaren 2ra arteko epean bidal daitezke, eta irabazle izan den euskarriaren aurkezpena otsailaren 3ko 12:00etan egingo dute. Aurkeztearekin batera, barrutiko kaleetan barrena jarriko dituzte.

Batzordekideek xehetasun gehiago eman dituzte. Hala, irudiak JPG formatuan bidali behar direla zehaztu dute, jai batzordearen posta elektroniko helbidera. Derrigorrean, honako testua izan behar dute kartelerako proposamenek:


San Pedroko Inauteriak 2024

Otsailak 10, larunbata

Egun osoan zehar jaia eta algara

Kartela bidaltzearekin batera kontakturako datuak (izen-abizenak, telefono zenbakia eta posta elektronikoa) erraztu behar dituzte parte hartzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.