Aurtengo Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko deia egin die herritarrei Meipiko Jai Batzordeak. Egun osoko egitaraua ondu dute otsailaren 10erako.
Otsailaren 17an izango da manifestazioa, 17:00etan. Horri begira, Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko elkarte eta eragileen atxikimendua biltzen hasi da dinamika.
Madrilgo Fitur azokan izan dira gaur ordezkari pasaitarrak, hirugarren ekitaldia aurkezten. Teo Alberro alkateak adierazi duenez, "berdinik gabeko erakusleihoa bat" da jaialdia.
Tolarieta etxadian lapurreta izan zen atzo. Egilea identifikatuta dute, eta haren bila ari dira. Susmorik izanez gero, deitzeko eskatu dute.
Gizon bat hil da bi autok aurrez aurre egin eta gero. Beste gizon bat zauritu da istripu berean.
Oiartzungo Sarek deituta, elkarretaratzea egingo dute Done Eztebe plazan. Presoen etxeratzea eskatuko dute.
Trintxerpeko Jai Batzordeak gogorarazi du otsailaren 1a izango dela izena emateko azken eguna. Izena ematen dutenek bilera egingo dute datorren ostegunean.
Udalak eta herriko eragileek elikatutako otsaileko agendaren berri eman dute. Askotariko ekitaldiek osatuko dute egitaraua.
Barrutiko inauterien irudi izateko proposamenak otsailaren 2ra arte bidal daitezke, eta 3an aurkeztuko dute irabazlea.
Bi hilabetean lau pertsona hil egin dira, trafiko istripuz, Lezoko errepideetan. Alkateak aldundiarekin biltzeko asmoa azaldu du.
Matrikulazio kanpaina hastera doa, eta Oiartzungo ikastolak ate irekien egunen berri eman du, baita bilerarena ere.
Bekoerrota kiroldegiaren azpian dagoen guneak ur sarrera handi bat jasan du azken hilabeteetan, eta udalak hura hobetzeko erabakia hartu du. Jarduketek hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusi dute.