Pasaitarrak, inauterietarako motorrak berotzen

Antxoko Topaguneak aukeratu du aurtengo gaia: EITB. Trintxerpetarrak, berriz, musika taldez mozorrotuko dira.

Pasaitarrak otsaileko inauteriei begira jarri dira jada. Informazio guztia kaleratu ez badute ere, Antxoko Topaguneak eta Trintxerpeko Korkoiburuek martxa hartu dute, zerbait aurreratu dute.

Topaguneak erabaki du aurtengo gaia EITB hedabidea izango dela, hortaz jantzi beharko direla antxotarrak. Horri lotuta, bigarren karroza lehiaketa ere egingo dutela aurreratu dute. Karroza atera nahi dutenek lotura honetara jo beharko dute izena emateko.

Korkoiburuek, bestalde, musika taldez mozorrotuko direla erabaki dute, Tritxerpeko bizilagunen artean partaidetza prozesu bat egin baitute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.