Santa Agedako desfileak trafiko aldaketak eragingo ditu

12:30ean abiatuko dira Serafin Esnaola plazatik. Ordu eta erdiko iraupena izango dute trafiko mozketek.

Igandea (otsailak 4), Santa Ageda bezpera izanik, kantuen ohiko desfilea egingo dute Trintxerpen. 12:30ean, kalejiran abiatuko dira herritarrak Serafin Esnaolatik. Merkatuaren bukaeran emango diote bukaera igandekoari, Euskadi etorbidea eta Jaizkibel eta Azkuene kaleetatik ibili ondoren.

Desfile honen ondorioz, trafiko aldaketak izango direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Hala, 12:30etik 14:00etara, Euskadi etorbidea erabat moztuko dute. Ohikoa den bezala, seinaleak jarriko dituzte ainguraren biribilgunean, Correosen eta Lasako bidegurutzean. Trafikoa, berriz, portuko eremutik bideratuko dute udaltzainek.

Informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 00 43 00 telefono zenbakira hots egin dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.