
Maiatzaren 5ean egingo du mendi lasterketaren laugarren edizioa Urdaburu Mendizale elkarteak; gaur zabalduko dute, 20:00etan, izen ematea.

Gizon Seniorren trainerua, hamalaugarren sailkatu da jaitsiera berean, hogeita bederatzi ontzi artean.

21 eta 26 urteko bi gizon atxilotu zituzten larunbatean herrian, gizon bati motxila bat eta gerriko poltsa bat lapurtzen saiatu ondoren.

Hurrengo hitzordua, Zumaian izango dute otsailaren 4an, igandea.

Ostiralean Pasaiako portuan lanean ari zela hil zen langileari elkartasuna adierazi diote lankideek. Lan osasuneko araudia betearazteko erabaki politikoak hartzeko exijitu die instituzioei LABek.

Gipuzkoako Batel Ligako zortzi estropadetatik bost irabazi dituzte moreek. San Juan, beste bitan garaile. Pasaitarren festa bateletan, beraz.

90 gazte bildu ziren atzo Lezo BTT Gaztea martxetan. OTXE oso pozik azaldu da lehenengoz egin den kirol iniziatibarekin.

Euskal Herria eta Galizia modu berezian lotu dira gaur Oiartzunen. Daniel Castelao Galiziako abertzaletasunaren bultzatzaile izan zenaren ama Kontxa Murgia Egañari omenaldi berezia egin diote.

Otsailaren 15erako elkarretaratzea eta hitzaldia antolatu ditu herritar talde batek, 'Israel hiltzaile, Europa laguntzaile' lemapean.

Atzo iluntzean izan zen ezbeharra. Noatum UECC konpainiaren instalazioetan izan zen.

Ekainera bitarte astero bilduko dira. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik ezagutzarik edo trebetasunik izatea.

Herriko kirol instalazioen dagozkien bi puntu aztertuko dituzte. Gainera, Ugaldetxo auzoko kale bati izena aldatzea proposatuko dute.

21 partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta horietatik hamahirutan nagusitu dira. Partidak lehen fasetakoak izan dira.

Garaipenak, berdinketak eta porrotak berdintsu iritsi dira asteburuan. Allerruren gizonen taldea goiko postuetara iritsi da.

Herriko futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden emaitzak, hemen.

Tolosako Eskolapioak-Herrikide arerio gogorraren kontra gol batengatik nagusitu dira oiartzuarrak. Futboleko talde nagusiek, kale.

Goizaldean atxilotu dute, etxe jabeak etxe barruan harrapatuta ihes egin eta gero.

Bost ontzi aurkeztu, eta lau garaipen, denak emakumeenak. Emaitza ikusgarriak lortu dituzte tosta mugikorrean sanjuandarrek.

33 gizon-emakumek hartu dute parte urteroko bazkarian. Ergoiengo Tolare jatetxean egin zuten bazkaria, lagun giroan.

TKEk 2024ko lehen batzarra egin dute gaur Getarian. Besteak beste, sanpedrotarrei ongi etorria egin diete, irailean banku finkoko arraunaren maila gorenera igotzea lortu ondoren.