Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lehen postuan tinko jarraitzen dute areto futbolekoek

Tolosako Eskolapioak-Herrikide arerio gogorraren kontra gol batengatik nagusitu dira oiartzuarrak. Futboleko talde nagusiek, kale.

oiartzun herrikide
Erik Gartzia
Oiartzun
2024/01/29

Areto futboleko talde nagusiak urrats sendoak egiten jarraitzen du. Ostiralean Tolosako Eskolapioak-Herrikide taldearen bisita jaso zuen Elorsoron.

Lehen zatian, jokoa nahiko orekatua izan zen, baina oiartzuarrak aurreratu ziren 15. minutuan. Bigarren zatiaren hasieran sartu zuten bigarrena, baina tolosarrek ez zuten amore eman eta aldea murriztea lortu zuten partida bukatzeko bi minutu falta zirenean. Arerio gogorra zirela erakutsi zuten, azkeneraino.

Suspense pixka bat jarri zioten norgehiagokari, baina oiartzuarren atezainak egindako geldiketa batek garaipena eman zien etxekoei. Oiartzuarrek lehenengo postuan jarraitzen dute, sendo.

Bigarren taldearen partidan ez zen gol festarik egon, Zaldibiako Resti pilotalekuan jokatutako partidan. Lehen zatian aukera dezente sortu arren, ez zen golik egon. Atsedenaldiaren bueltan etorri ziren partidako biak, talde bakoitzak bat sartuta. Adostasuna markagailuan, eta Miren Tabernak sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du bigarren itzuliko lehen jardunaldia bukatuta.

Futbolean, ezer onik ez

Futboleko talde nagusiek ez dute punturik lortu. Mutilek etxean jokatu zuten, igande eguerdian. Nahiko parekatuta hasi ziren bi taldeak, baina aldageletara joan aurretik gola jaso zuten oiartzuarrek, akats baten erruz.

Bigarren zatian ere antzeko joan ziren gauzak: Eibarrek bigarren gola sartu zuen oiartzuarren beste akats bat aprobetxatuta, eta partidak ez zuen ezer gehiagorako eman.

Nesken taldeak, berriz, irteera luzea izan zuen. Valladolideraino joan ziren, Parquesolen kontra jokatzera. Pucelarrek punteria hobea izan zuten, eta poste eta langaren artean bota zituzten hiru jaurtiketak sareetara joan ziren. Gol bakarra sartu zuten oiartzuarrek, nahiz eta aukerak sortu zituzten.

Hirugarren postuan jarraitzen du Oiartzunek, orain Añorgarekin berdinduta. Hala ere, aurretik daude, averagea eskuratu zutelako pasa den astean.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Parquesol — Oiartzun: 3-1.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Eibar: 0-2.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Añorga B: 0-0.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Oiartzun B — Usurbil B: 1-4.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun C — Intxaurdi: 1-7.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Oiartzun — Danok Bat: 1-1.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Real Union B: 2-1.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila

  • Oiartzun C — Allerru: 5-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun — Eskolapioak-Herrikide: 2-1.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Ausa Zaldibi  — Miren Taberna OKE: 1-1.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.