2024/1/29

Agintaldi Plana aurkeztuko diete pasaitarrei asteazkenean

Datozen lau urteetarako udal gobernuak osatu duen bide orriaren xehetasunak emango dituzte Juanba Berasategi aretoan. Gutxienez 100 neurri gauzatzeko konpromiso publikoa hartuko dute ordezkariek.

Landarbaso Trailerako izen ematea 20:00etan zabalduko dute

Maiatzaren 5ean egingo du mendi lasterketaren laugarren edizioa Urdaburu Mendizale elkarteak; gaur zabalduko dute, 20:00etan, izen ematea.

Hibaikako emakumeak bigarren, Portugaleteko jaitsieran

Gizon Seniorren trainerua, hamalaugarren sailkatu da jaitsiera berean, hogeita bederatzi ontzi artean.

Bi atxilotu Pasaian, oinezko bati eraso egiteagatik

21 eta 26 urteko bi gizon atxilotu zituzten larunbatean herrian, gizon bati motxila bat eta gerriko poltsa bat lapurtzen saiatu ondoren.

"Sistema kapitalistaren miseriak agerian geratu dira beste behin heriotza berri honekin"

Ostiralean Pasaiako portuan lanean ari zela hil zen langileari elkartasuna adierazi diote lankideek. Lan osasuneko araudia betearazteko erabaki politikoak hartzeko exijitu die instituzioei LABek.

San Pedroren erakustaldia etxean

Gipuzkoako Batel Ligako zortzi estropadetatik bost irabazi dituzte moreek. San Juan, beste bitan garaile. Pasaitarren festa bateletan, beraz.

BTTan Jaizkibelen jolasean

90 gazte bildu ziren atzo Lezo BTT Gaztea martxetan. OTXE oso pozik azaldu da lehenengoz egin den kirol iniziatibarekin.

'Apaiz kartzela' dokumentala, Gaztañon

Ritxi Lizartza filmaren zuzendaria eta Xabier Amuriza espetxe horretan izan zen errepresaliatua eta bertsolaria ariko dira solasaldian.

xorrola

Xorrolaren zerbitzu berezia, larunbat gauean

Kuestazioa bezala, Oiartzungo zortzi auzoetara iritsiko da ihoteetan zerbitzu berezia emateko. gainera, aparkalekua jarriko dute Elizalde ikastetxean.

'Oarso' aldizkaria, artikulu bila

'Oarso' aldizkariaren ale berriak uztailean argitaratuko dute. Hura osatzeko artikuluak aurkezteko epea zabaldu dute orain.

Santa Ageda bezperako koplak Lezon

Otsailaren 4ko 12:45ean irtengo dira kopla abeslariak Tomas Garbizu Musika Eskolatik. Lehentxeago ager daitezela eskatu diete partaideei.

La Motoraren antzerki-dantza komunitarioko tailerrak, bueltan

Ekainera bitarte astero bilduko dira. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik ezagutzarik edo trebetasunik izatea.

german ugarte kalea

Hamabost puntu izango ditu urteko lehenengo udalbatzarrak

Herriko kirol instalazioen dagozkien bi puntu aztertuko dituzte. Gainera, Ugaldetxo auzoko kale bati izena aldatzea proposatuko dute.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2024-01-29)

21 partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta horietatik hamahirutan nagusitu dira. Partidak lehen fasetakoak izan dira.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-01-29)

Garaipenak, berdinketak eta porrotak berdintsu iritsi dira asteburuan. Allerruren gizonen taldea goiko postuetara iritsi da.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-01-26)

Herriko futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden emaitzak, hemen.

Gehiago