Landarbaso Trailerako izen ematea 20:00etan zabalduko dute

Maiatzaren 5ean egingo du mendi lasterketaren laugarren edizioa Urdaburu Mendizale elkarteak; gaur zabalduko dute, 20:00etan, izen ematea.

Landarbaso trailen artxiboko irudi bat.

Landarbaso Trailerako izena ematea zabalduko dute gaur 20:00etan. Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatutako lasterketak, laugarren ekitaldia izango du aurtengoa. Maiatzaren 5ean egingo dute lasterketa, igandearekin eta 250 dortsal jarriko dituzte salgai gaurtik.

 2019an antolatu zuten lehenengoz lasterketa, eta bi urtez ez zuten egin pandemia medio. 2022an berrartu zuten berriro. Ibilbidea, 18 kilometrokoa da.

Esan moduan gaurtik eman daiteke izena lasterketan parte hartzeko Kronoaken web orrian. Egin Klik hemen. Dortsalak, 20 euro balio ditu.

Lasterketa zabaltzeko bideoa argitaratu du Urdaburu Mendizale Elkarteak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.