Hibaikako emakumeak bigarren, Portugaleteko jaitsieran

Gizon Seniorren trainerua, hamalaugarren sailkatu da jaitsiera berean, hogeita bederatzi ontzi artean.

Hibaikako Emakume Seniorrak, Portugaleteko jaitsieran atzo. Argazkia: Zuriñe Alberdi Iraola

Bikain aritu dira Hibaikako emakume seniorrak atzo Portugaleten jokatutako traineru jaitsieran. Hirugarren sailkatu ziren berez, Orio eta Zumaiaren atzetik errenteriarrak; Zumaiarrei baina 10 segundoko penalizazioa jarri zieten estatxa ez heltzeagatik. Tartea estua zuten zumaiarrek eta 10 segundoak batuta, Madalen ontziko eskifaia bigarren postura pasa da.

Gizonak ere, ongi  atzoko saioan Portugaleten. Hogeita bederatzi ontzi lehian, eta hamalaugarren sailkatu ziren Errenteria-Oreretakoak.

San Nikolas XII. Traineru jaitsiera – Luisfer I. memoriala denboraldiko lehen jaitsiera izan da. Haize handia izan zuten protagonista atzoko estropadan, eta azken minutuetan, babesik gabe, lanak izan zituzten ontziek gogotik jo zuelako. Haize horrek eragin zuen hain justu, hainbat taldeek estatxa hartzeko zailtasuna, eta batzuk hura hartu gabe hasi izana. Horiei guztiei, 10 segundoko zigorra ezarri zieten.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.