Xorrolaren zerbitzu berezia, larunbat gauean

Kuestazioa bezala, Oiartzungo zortzi auzoetara iritsiko da ihoteetan zerbitzu berezia emateko. gainera, aparkalekua jarriko dute Elizalde ikastetxean.

xorrola

Ostiralean hasiko dira ihoteak Oiartzunen, eta udalak jakinarazi duenez, larunbat gauean zerbitzu berezia emango du. Ohiko zerbitzuan ez bezala, Xorrolak herriko zortzi auzoetaraino iritsiko da. Goizean kuestazioa iristen den moduan.

Ostiraletik igandera jendetza ibiliko da Done Eztebe plazaren bueltan, eta horregatik mugikortasunarekin lotutako zenbait neurriren berri eman du Oiartzungo Udalak.

Larunbatean gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Xorrolak, etxerako bueltarako autorik hartu behar ez izateko. Zortzi auzoak lotuko ditu orduero, 22:00etatik 06:00etara.

Manuel Lekuona biblioteka ondoko geltokitik aterako da eta Xanistebanetako gauetan egin ohi duen buelta egingo du. Herriko plazatik urrutien dauden auzoetara joango da lehenengo. Honakoa izango da ibilbidea:

  • Elizalde (irteera): biblioteka ondoko geltokia.
  • Gurutze: Bizardia plazako autobus geltokia.
  • Ergoien: Tornola kaleko autobus geltokia.
  • Altzibar: Zokoloko zubia.
  • Karrika: plazako autobus geltokia.
  • Iturriotz: Beko soro pareko autobus geltokia.
  • Ibarre: gasolindegiko geltokia.
  • Elizalde: Pikabeneko geltokia.
  • Ugaldetxo: Intxixu pareko autobus geltokia.
  • Arragua: Lartzabal etxadiko geltokia.
  • Mendin: frontoi gaineko geltokia.

Jolastokia, aparkaleku

Ostiral eta igande arratsaldean bilduko da jende gehien plazan eta ahal dela oinez edo garraio publikoan joateko eskatu dute udalak.

Hala ere, autoa behar dutenentzako, Elizalde ikastetxeko jolastokian aparkatzeko aukera izango dute. Berazz, autoak espaloietan edo errepide bazterretan ez uzteko eskatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.