1947ko kintoek ez diote urteko zitari hutsik egin

33 gizon-emakumek hartu dute parte urteroko bazkarian. Ergoiengo Tolare jatetxean egin zuten bazkaria, lagun giroan.

1947ko kintoak oiartzun 2024 bazkaria

77 urte ez da zifra biribila, baina bizitza ospatzeko aitzakiak beti dira ongietorriak. Urtero-urteroko tradizioari jarraituta, 1947an jaiotako oiartzuarrek kintoen bazkaria egin zuten pasa den larunbatean, hilak 27.

Ergoiengo Tolare jatetxean 33 gizon-emakume elkartu ziren, otordu eta bazkaloste eder bat lagun giroan pasatzeko. Ziur 2025ekoa prestatzen hasi direla jada…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.