Lau garaipen San Juanentzat Euskadiko tosta mugikorrekoan
Bost ontzi aurkeztu, eta lau garaipen, denak emakumeenak. Emaitza ikusgarriak lortu dituzte tosta mugikorrean sanjuandarrek.
Talde arrosako hainbat kide, larunbatean Hondarribian. Argazkia: San Juan-Koxtape. Emaitza oso onak lortu zituzten Donibaneko emakume arraunlariek larunbatean Bidasoa ibaian jokatu zen distantzia luzeko tosta mugikorreko Euskadiko VII. Txapelketan. Bost ontzi bertaratu ziren lehiara, eta bostek lortu zituzten ohorezko postuak lau garaipen eta bigarren postu bat tarteko. Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen 150 ontzi bildu zituen lehia.
Honakoak dira sanjuandarren emaitzak:
- Emakumeen kadeteen bikoan irabazle. Arraunlariak: Olaia Etxaide eta Eider Berasategi.
- Emakumeen kadeteen batekoan irabazle. Arraunlaria: Maddi Olaskoaga.
- Emakumeen Beteranoen bikoan irabazle. Arraunlariak: Amaiur Leon eta Basagaitz Gereño.
- Emakumeen Gazte Mailako laukoan irabazle (partaide bakarra izan zen sanjuandarren ontzia, eta ez zieten dominarik eman). Arraunlariak: Katia Irazu, Udane Beraza, Izar Aranburu eta Aiora Calvo.
- Emakumeen Gazte Mailako batekoan, bigarren. Arraunlaria: Laia Gereño.
Euskadiko Txapelketa horretako emaitza guztiak ikusteko, klik egin hemen (PDF artxiboa jaitsiko da).
