Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ipar martxa irteera Urdabururekin

Hilaren 13an egingo dute, bi aukera izango dira, eta eguraldiaren arabera erabakiko dute zein egin.

Otsailean Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteeraren irudi bat Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteera bateko artxiboko irudia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/03

Ipar martxa irteera antolatu du hilaren 13an, larunbata, Urdaburu mendizale elkarteak. Bi aukera aurreikusi ditu egun horretarako, eta azaldu duenez, eguraldiaren arabera erabakiko dute bat edo bestea egin. Lehen aukeraren alde egiten badute, Tolosara joko dute ibilbidea egitera. Lezoko tren geltokian egin dute zita horretarako 07:55ean —08:04an irteten da trena bertatik— eta ez direla inoren zain izango jakinarazi dute antolatzaileek.

Irteera horren barruan bigarren zita ere egin dute: Tolosan trenaren bigarren geltokian 08:50ean.

Ibilbidea berriz, honakoa izango da: Tolosa, Oria ibaia, Elosegi, Zabalarreta eta Zumardi Handia parkeak, eta San Blas ermita. Denera, 9 kilometro ingurukoa izango da ibilbidea eta urbanoa, “asfaltoaren gainean ibiliko garenez kirol oinetakoak nahikoak izango dira”, azaldu dute. Beti bezala, ipar martxako makilak ezinbesteko izango dira.

Zerkausia merkatutik pasako dira eta azoka larunbatetan egiten dutenez, ibilbidearen amaieran ikusteko aukera izango dute.

Bigarren ibilbidea, eguraldia onarekin egitekoa, arratsaldez proposatu du mendizale elkarteak eta ipar martxa eta izarren behaketa batu ditu. Horretarako baina, ezinbesteko baldintza da zerua garbi izatea. 18:00etan elkartuko dira Orereta Ikastolaren Añabitarteko eraikinean. Handik, Bizarain mendira eta San Marko gotorlekura igo eta jaitsiko dira. 20:00ak aldera berriz, ikastolako baserrian zerbait jan eta astronomo baten laguntzarekin izarrak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.

Izena eman nahi dutenek gaurtik hilaren 10era arte izango dute aukera. Urdaburu mendizale elkartearen egoitzara jo behar dute horretarako astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara edota telefonoz deituta 943 52 78 79 zenbakira. Online ere egin daiteke izena ematea, horretarako egin klik hemen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.