Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ekainera bitartean, 48 kultur ekitaldi Lezon

Euskaraz eta aterpean izango dira gehienak. Lesoinuk otsailean, martxoan eta maiatzean girotuko du herria.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/01/03

2024ko lehen hilabeteetarako udalak eta herriko eragileek antolatu dituzten kutur ekitaldiak aurkeztu dituzte Jon Legorburu Kultura zinegotziak eta Xanti Val teknikariak. Datu bat eta hainbat argibide eman dituzte. Datua: urtarriletik ekainera 48 kultur ekitaldi antolatu direla, gehienak euskaraz. Argibideak eman ditu Legorburuk: “Egitarau interesgarria antolatu dugu, denetik izango dugu herrian neguan eta udaberrian: musika, antzerkia, zinema, hitzaldiak, kultur solasaldiak…”.  Horietatik gehienak Gezala Auditoriumean izango dira, baina Andreone Udal Liburutegian, Tomas Garbizu Musika Eskolan, edo kalean ere egingo dituzte.

48 ekitaldi horietatik nabarmenenak aipatu dituzte agerraldian. Lehena, ostiralekoa: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek  urteroko emankizuna egingo dute Bekoerroeta kiroldegian.

Bestalde, arte eszenikoen esparruan, helduentzat sei antzerki emanaldi izango dira ekaina bitartean, eta goi mailako bi dantza saio. Andreone bost literatura solasaldiren etxe izango da aldi berean, eta Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketari lotura Oihana Kortazar kirolariak hitzaldia emango du otsailaren 21ean.

Hala ere, emanaldien zaku handiena musikaren eskutik iritsiko da, Lesoinugatik batez ere. Otsailean, martxoan eta maiatzean askotariko emanaldiak jasoko ditu herriko musika eta sormen zikloak.

Egitaraua, zehaztasun guztiekin, etxez etxe banatuko dute. Edonola ere, hemen klikatuz gero, zure gailu elektronikora jaitsi dezakezu.

Elkarlanean

Ekitaldien berri emateko agerraldian udal ordezkariek parte hartu badute ere, azaldu dute herriko eragileen lanik gabe zaila litzatekeela ekainera arteko egitaraua osatzea. Horiei esker ona adierazteaz gain, banan-banan zerrendatu dituzte: udalaren zati diren Tomas Garbizu Musika Eskolaz, Udal Liburutegiaz eta Kultura sailaz gain, Lezoko Zinema Ttikiari, Orratx! Antzerki Taldeari eta Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketa Taldeari eskerrak eman dizkiete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.