Argazki jendetsua osatzera deitu dute Pasaiako eta Lezoko Sarek
San Pedroko lonjan aterako dute argazki erraldoia, 12:00etan. Hilaren 13ko manifestaziorako herrietan zerrendak jarrita daude.
Hilaren 13an Bilbon egitekoa den nazio manifestaziorako deia egiteko, eta euskal presoi sostengua adierazteko argazki jendetsura deitu dituzte herritarrak Pasaiako eta Lezoko Sarek. Argazkia igandean (hilaren 7an) aterako dute San Pedroko lonjan, 12:00etan. Horrez gain, presoek egun bizi duten egoeraren gaineko irakurketa egingo dute.
Hilaren 13ko manifestazioa 16:00etan hasiko da, Bilboko La Casillatik, Konponbiderako giltzak leloarekin. Herriz herri autobusak antolatu dituzte, eta Pasaian nahiz Lezon ohiko lekuetan eman daiteke izena.