Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako Jabetze Eskola, hamargarrenez martxan

Hilaren 31n hasiko dira Pasaiako emakumeei begirako neguko eta udaberriko programako ikastaroak. Denboraldi berrirako, bost tailer eskainiko dira. Izen-emateak hilaren 15etik 30era bitartean egin behar dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2024/01/04

Pasaiako Jabetze Eskolak ateak irekiko dizkie berriz Pasaiako emakumeei hilaren 31n, neguko eta udaberriko programako jarduerei ekiteko. Aurtengoa, gainera, ez da nolanahiko urtea izango, Jabetze Eskolak hamargarren urteurrena beteko baitu. Izen-emateak hilaren 15etik 30era bitartean egin behar dira. Inskripzioak doakoak eta nahitaezkoak dira, eta adin txikikoen zaintza zerbitzua eskainiko da, aldez aurretik eskatuta.

Jabetze Eskolak irailean zabaldu zuen udazkeneko matrikulazioa, eta emaitza “oso ona” izan zela nabarmendu dute, 250 emakume inguruk eman baitzuten izena. 90ek, gainera, lehen aldiz eman zuten izena programan. Urtarriletik aurrera, neguko eta udaberriko denboraldiari ekingo diote Pasaiako emakumeek.

Irekiko den denboraldiari begira, bost ikastaro berri jarri dituzte antolatzaileek emakume pasaitarren eskura: Osasuntsu jan eta pozik bizi, Emoziotegia, Xilografia aldarrikatzailea, Emakume filosofoak eta Orientazioa eta mendi martxa.

Osasuntsu jan eta pozik bizi

  • Dinamizatzailea: Tatiana Arzelus Makazaga.
  • Lekua: Antxoko Kultur Etxea eta Basari Elkartea.
  • Noiz: Urtarrilak 31, otsailak 7, 14, 21 eta 28, martxoak 6, 13 eta 20 eta apirilak 3.
  • Ordutegia: Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Hizkuntza: Elebitan.
  • Azalpena: Gorputza zaintzeko eta sistema immunea mantentzeko elikadura praktikak partekatuko dira, saio teoriko eta praktikoak uztartuz.

Emoziotegia

  • Dinamizatzailea: Nerea Redondo Otamendi.
  • Lekua: San Pedroko Palazio Txikia.
  • Noiz: Maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30.
  • Ordutegia: Ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
  • Hizkuntza: Elebitan.
  • Azalpena: Ahalduntze prozesuan sentimenduak identifikatu, onartu eta kudeatzeko tresnak landuko dira.

Xilografia aldarrikatzailea

  • Dinamizatzailea: Oihana Ugarte Iriarte.
  • Lekua: Donibaneko Juanba Berasategi aretoa.
  • Noiz: Apirilak 10, 17 eta 24 eta maiatzak 8, 15 eta 22.
  • Ordutegia: Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Hizkuntza: Euskaraz.
  • Azalpena: Zurezko xaflarekin inprimatzean oinarritutako teknika artistikoa irakatsiko da, eta aldarrikapen feministarako erabiliko da.

Emakume filosofikoak

  • Dinamizatzailea: Marisa Hurtado Caballero.
  • Lekua: Trintxerpeko Ulia aretoa.
  • Noiz: Otsailak 8 eta 22, martxoak 7 eta 21, apirilak 4 eta 18 eta maiatzak 2.
  • Ordutegia: Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz.
  • Azalpena: Garai atzerakoiei aurre egin zieten pentsalarien ekarpenak aztertuko dituzte.

Orientazioa eta kirol martxa

  • Dinamizatzailea: Sara Dorronsoro Alegria.
  • Saio teoriko-praktikoak: Maiatzak 6 (Antxo), maiatzak 7 (San Pedro eta Trintxerpe) eta maiatzak 8 (Donibane).
  • Mendi Irteerak: Maiatzak 18 (8km), maiatzak 25 (10km) eta ekainak 8 (17,5km).
  • Hizkuntza: Elebitan.
  • Azalpena: Udaleko Kirol Sailarekin batera abiatuko da ikastaroa, jarduera pilotu bezala. Saio teoriko-praktikoetan segurtasun irizpideak, ibilbide marken erabilera, orientazioaren oinarriak eta IKT tresnak irakatsiko dira. Horrez gain, hiru larunbatetan mendi irteera progresiboak antolatuko dira, beti Pasaiatik abiatuta, eta zailtasun maila ezberdinekin.

Neguko eta udaberriko programako jarduera berriez gain, urte osoko talde eta guneetan parte hartzeko izen-ematea berriro zabalduko dela gogorarazi dute. Hauexek dira talde horiek: Jatorri askotariko emakumeen taldea; Indarkeriarik gabeko espazioa: autolaguntza taldea; Ongi zaintzen eta maitatzen ikasteko taldea; Emakumeak korrikalari eta Emakume palistak; eta Jatorri askotariko emakume pasaitarren arteko elkarrizketak.

Aurrez aipatu bezala, Jabetze Eskolaren hamargarren urteurrenak markatu du aurtengo ikasturtea. Mugarri “garrantzitsu” hori ospatzeko, ikus entzunezko pieza dokumental bat sortuko da eta ekitaldi bat antolatuko da, Jabetze Eskolan parte hartu duten emakume guztiei irekia egongo dena. Horrez gain, Berdintasun Mahaiarekin batera gogoeta prozesu bat abiatuko da, etorkizunari “erarik onenean” heltzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.