Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EHKS aurkeztu dute Oarsoaldean

EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialista antolakunde berria joan den abenduaren 16an aurkeztu zuten Eibarko Astelena pilotalekuan. Orain eskualdeka ari da aurkezten.

EHKS aurkeztu dute Oarsoaldean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/01/05

EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialista antolakunde berria joan den abenduaren 16an aurkeztu zuten Eibarko Astelena pilotalekuan. Orain eskualdeka ari da aurkezten, eta Oarsoaldekoa Errenteria-Oreretan egin zuen atzo, zehazki, Reina aretoan. Unai Moriones oreretarrak eta Amets Sarasua lezoarrak gidatu zuten aurkezpena.

Azken urteetan hasitako zenbait mugimenduren adierazpen nagusi gisa aurkeztu zuen EHKS Morionesek, “2019an GKS Gazte Kontseilu Sozialista aurkeztu genuen, eta ordutik hona mugimendu sozialistaren lorratza pean gaitasunak biderkatzen joan gara, antolatzen, gure aktibitate oro era efektibo batean aurrera eramaten. Ez da ezerezetik sortua, hortaz, bere ondarea du, eta gutako asko bagara beste militantzia esparruetatik heldutakoak”.

EHKS, duela hiru urte aurkeztu zituzten tokian tokiko Kontseilu Sozialistaren “enbor nagusi edo oinarrizkoa” dela gaineratu zuten bi kideek. Egungo testuinguruaren analisia egin zuten ondoren “ikuspuntu marxista batetik. Horren garrantzia nabarmendu nahi dugu, horrek, gure analisiari klase ikuspuntua ematen baitio. Gu hemen gaude, hain zuzen ere, uste dugulako iraganetik jaso behar dugun ondarearekin eta lekukoarekin, gure boterea antolatu behar dugula kontraofentsiba bat egiteko. Burgesiarena den klase kontraofentsiba irauli, eta proletariotzaren edo langileen ofentsiba sortzeko”.

Ziklo iraultzaileari segida

EHKS aurkeztu dute Oarsoaldean.

EHKSren nazio aurkezpenaren barruan, Estrategia Sozialista Berria gisa izendatutako agiria aurkeztu zutela aipatu zuen bestalde, Sarasuak, atzokoan, “berria terminoa erabili dugu, ez estrategia sozialista berri hori hutsetik eraikia dela uste dugulako, edo gure burua orain arteko ezerekin alderatzen ez dugulako, baizik eta ulertzen dugulako orain arte emandako prozesu historiko horren hainbat elementu berritzea, beste hainbat baztertzea dagokigula orain arte emandako ziklo iraultzaileari jarraipen bat emateko helburuarekin”.

Politika egiteko eta ulertzeko “beste modu” bat dela eurena ere azaldu zuten atzoko aurkezpenean, “parlamentarismotik harago doan, eta eguneroko politika baten alde egiten dugu. Horrek diziplina militante bat eta eguneroko lana eskatzen du, bakoitzak ahal duena emanda”. Lan horren bidez, jendartean “zentzu komun sozialista bat” plazaratu eta zabaltzea dutela helburu erantsi zuten.

Programaren zazpi puntu nagusiak

Ondoren EHKSren programa proposamena osatzen duten zazpi puntuen berri eman zuten. Honakoak: Gerra inperialisten aurka, NATO desegitea; Estatuen erreforma autoritarioen aurka faxismoari aurre egitea; bizitzaren garestitzearen aurka kalitatezko bizi baldintza unibertsalak; ekosistemen suntsiketaren aurrean txikizioa gelditzea; estatu zapaltzaileen aurrean autodeterminazioa euskal  langileriarentzat; emakume langileen zapalkuntzaren aurka horiek lehen lerroan jartzea; eta azkenik, estatu zapaltzaileen aurka borroka egin dutenen askatasuna lortzeko, langileriaren militante politikoentzat amnistia eta aitortza.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.