Lezoko Erregeen desfilea, bertan behera
Eguraldi txarra egingo duelako utzi dute bertan behera desfilea. Haurren gutunak 19:00etatik haurrera jasoko dituzte, Karlos Saldisen.
Gaur arratsalderako aurreikusia dagoen eguraldi txarragatik —Euskalmetek abisu horia ezarri du—, Lezoko Erregeen kabalgata bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Edonola ere, Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrian izango dira: 19:00etatik aurrera jasoko dituzten haurren gutunak Karlos Saldise plazan.