Pasaiako erregeen desfile guztiak, bertan behera
Eguraldi txarra medio, lau barrutietako errege kabalgatak bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Gutunak, ordea, jasoko dituzte erregeek.
Eguraldi txarrak hartu du gaurkoan Kantauri Isurialdea. Hori dela eta, Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du Donibane, Antxo, Trintxerpe eta San Pedron egin beharreko Errege kabalgatak bertan behera gelditu direla. Euskalmetek abisu horia ezarria du datozen orduetarako
Hala eta guztiz ere, gutunak jasotzeko aukera izango dute haur eta umeek: San Pedron, elizan 19:00etatik aurrera; Trintxerpen, alkateordetzan (17:00-18:30); Antxon, Kultur Etxean (19:00); eta Donibanen, parrokian jasoko dituzte gutunak 18:00etatik aurrera.