Tom eta Jerry filma eskainiko dute, hilaren 13an
Pasaiako Zinema Txikia egitasmoaren baitan, Juanba Berasategin eskainiko dute filma, arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak erreserbatu behar dira.
Pasaiako Udalak urtarrilaren 13an, larunbatean, Tom eta Jerry pelikula eskainiko du, Pasaiako Zinema Txikia egitasmoaren baitan. Filmaren proiekzioa 17:30ean hasiko da, Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan.
Sarrera doakoa izango da, baina esteka honetan erreserbatu beharra dago. Bertan adierazten den moduan, Donibanera joateko Trintxerpe eta San Pedrotik motoraz joateko aukera eskainiko dute.